Lur finitoan ezer izan al daiteke infinitoa? + Majorrek zergatik utziko lukete negozioa nahi adina petrolio balego? + Hubbert vs Gail Tverberg?

GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (3)

^ LUR FINITOAN EZER IZAN AL DAITEKE INFINITOA? ^



Munduko 5 urre ekoizle handienek ez dute urtetik urtera urre gutxiago ekoizten bakarrik, lurretik ateratzen duten urre berak urtetik urtera purutasun txikiago du. Peak gold-era (urrearen ekoizpen muturrera) aspaldi iritsi ginen, baita ere beste material askorenera. ¿Peak everything?

-.-.-.-

^ MAJORREK ZERGATIK UTZIKO LUKETE NEGOZIOA NAHI ADINA PETROLIO BALEGO? ^



Ez dagoelako nahi adina petrolio? Ez delako errentagarria? Urtetik urtera (petrolio) nagusi gutxiago dagoen erreinuan eta produkzioa eman (edo gehitu) ezinda dagoen lurraldean ez da errentagarria petrolioa? Ezta nahi adina ekoiztuta ere? Finantzazioa ezin badiNate beren gain hartu ez al da are petrolio gehiago lur azpian geldituko? 
-.-.-.-

^ HUBBERT vs GAIL TVERBERG? ^



Hubberten teoriaren arabera petrolioa ekoizpen muturrera iritsiko da eta handik aurrera eroriera etorriko duNK, logikoa ez? Bada, hori ukatzen duen edo ukatu nahi duen zientzialari bat edo beste bazegoNK eta milaka (milioika agian) ekonomialari zeudeNK, teknikak hori ekidin dezakelakoan (luzatu, luzatu erortzen garenean are goiagotik are kolpe handiagoa hartu dezagun…). 



Gertatu baina askoz aurreragotik Hubbertek Iparramerikako Estatu Batuetako petrolio ekoizpen muturra noiz gertatuko zen asmatu ziNan urtebete baten gorabera eta mundukoa ere asmatu ziNan laupabost urteren desberdintasunarekin. Tverbergek beste kurba edo grafika bat marraztu ziguNan, bertan petrolio gordinaren gainbeherak (ekoizpena gainbeheran zegoNK baina erreserba estrategikoetatik tiraka ari dituNK) gainontzeko energia iturriei nola eragingo zienan marraztu ziNan, gordinena zera duNK, logika guztia diNala, Hubberten kurba baina logika handiagoa eta nola ez, aurten eta datorren urtearen bitartean jarri ziNala puntu gorena. 

curva energia neta

David Murphyren grafikak beste aipamen berezi bat diNK, Tverbergenak bezala, bertan behin muturrera iristen garenean gelditzen zaiguna (Hubbert-enak ez bezala) ez dela beste erdi bat baizik eta askoz gutxiago dela adierazten ziguNKa, jakina, mundu guztian ateratzen errazena den petrolioa atera delako (garraiatzen eta errefinatzen errazenak baita ere), horrela derrigorrean eta hau ateratzen gastatuko den energia urtetik urtera izugarri gehituz, itzulkin-tasa 100 ingurukoa izatetik (petrolio barril bat gastatu 100 ateratzeko) 20 (petrolio barril bat gastatu 20 ateratzeko) eta gutxiagora (8ko itzulkin tasaraino) iritsiz. 

Antonio Turielen grafikak petrolio gordinaren gainbehera estrategiko eta itundua erakusten ziguNK, International Energy Agencyren (datu oso kontserbadoreak oso, gezur erraldoiak ez esateagatik) datuen barrenak arakatuz (IEA-k urteetan ukatu diNK peak oilera iritsi gaituNala eta jendea teknooptimismoaz kutsatzen saiatu dituNK, Ipar Amerikako Estatu Batuen autonomia energetikoaren gezurra sartu zieNK milioika pertsonei, frackinga dela etorkizuna eta ez burbuila bat, etorkizunean energia nuklearra gehitu besterik ez zegoNala edo eta berriztagarri industrialak bultzatzearen beharraz hitz egin ziguteNK, hauek petrolioaren ondorio bat besterik ez dituNala ahaztuz, energia itzulkin-tasa existituko ez balitz bezala. Nor saiatuko zen potzu batetatik litro bat ur ateratzen izerditan litro bat uren baliokidea edo gehiago galduko balu?)



Hubbert-en kurba famatua, Tverberg-en, David Murphy-ren eta Antonio Turielen grafikak, etsaiak edo anai-arreba maiteak?



Grafika hontan herrialde mordoaren petrolio ekoizpenaren mutur (peak oil) propioak agertzen dituNK, Hubberten teoria gezurra dela edo petrolioaren ekoizpen muturra inoiz ez dela gertatuko (edo 200 urtetara gertatuko dela) pentsatzen diNanarentzat. Jakina, petrolioa betirako egongo duNK, baina ez gure eskuetan orain arte izan diNagun moduan (merke eta asko).

(Jainko Ateoa B)

//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net  emailera//

No hay comentarios:

Publicar un comentario